XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B.

Pasa ezezkotik baiezkora edo alderantziz:

1. Bizitza berezia izan zuen.

2. Ez zuen ikerketa gutxi egin!

3. Aurkikuntza bikainak lortu zituen.

4. Haren ikerketak ez ziren axalekoak izan.

5. Ez zen bakarrik azterketa sakonetan saiatu.

6. Jakiek aldatu gabe segitzen badute, seinale ona.

7. Tresneria estirilizatzea egokia da.

8. Sedaren industria ez zen hil.

9. Amorruaren kontrako txertoak ez zion fama gutxi eman.

10. Gauzak ez ziren gaizki atera.

C.

Erantzun:

1. Zenbat urte zituen Pasteur-ek irakaskuntzan hasi zenean?

2. Eta amorruaren kontrako txertoa pertsonekin probatu zuenean?

3. Zenbat urterekin hil zen?

4. Bera hil eta gero inauguratu al zen bere izena daraman institutua?

5. Irakasle ezezik beste zer izan zen Pasteur?

6. Nola egiten da pasteurizazioa?

7. Zer egiten da orain ebakuntzetan infekziorik izan ez dadin?

8. Zenbat urte pasatu ziren amorruaren kontrako ikerketan hasi zenetik haren kontrako txertoa pertsonengan probatu arte?

9. Pertsonekin baino lehen zeinekin probatu zuen txerto hori?

10. Zer pasatuko zen mutila hil izan balitz?